Mis exclusivas

miércoles, septiembre 12

12 septiembre: Euskal preso baten testigantza


“Mecotik goizeko 8tan atera nintzen eta epaiketa ordu 1etarako jada amaitua genuen. Kalabozoetan goizeko ordu batak arte egon nintzen itxoiten. Handik furgoneta txiki batean Plaza de Castillara eraman ninduten, eta segidan autobus handi batean sartu ninduten. Hor beste autobusa izorratu zen, eta gure arazo larrienak izan genituen. Autobuseko kaiolak txiki-txikiak dira, eta ia ia hermetikoak. Arazo elektriko baten ondorioz, haizeak ezin zuen sartu gure kaioletan, eta berehala kriston beroa eta haize falta nabaritu nuen.

Lehenengo momentuan, pentsatu nuen 5 minututako arazo bat zela, baina minutuak pasatzen ziren, eta egoera gero eta larriagoa zen. Nik eskuak bizkarrean lotuak nituenez (horrela 5 ordu pasatu nituen), ezin nuen kamiseta kendu, eta iada dutxatik atera bezala nengoen, erabat bustia. Hankekin presoak atearen kontra kolpeak ematen hasi giñen, baina pikoloek ez ziguten kasurik egiten. Egoera gero eta larriagoa ikusi nuen. Eta lasaitzen saiatu nintzen. Hala ere, zorabiatzen hasi nintzen eta ondoko kaioletan gutxienez pertsona bat konorte gabe gelditu zen. Berriro kolpeka eta oihukatzen, pertsona bat oso gaizki zegoela hasi ginen oihukatzen, baina pikoloek kasurik ez. Momentu batean, kaiolaren ate bat kolpeen eraginez, ireki zen, baina berehala pikolo batek itxi zuen. Egoera horretan nik uste dut ordu bat eta erdi egon giñela. Ni atearen behekaldetik haizea hartzen saiatu nintzen, baina nola esku burdinak atzeko aldean nituen jarrita, ezin nintzen asko mugitu. Bueno, azkenean haizea berriro sartzen hasi zen, eta hori bai lasaitasun handia izan zela, zeren jendea jada oso urduri zegoen, eta egoera oso zail batean. Ni guztiz bustita nengoen, aurpegian tanta pilo nituen, eta ezin kendu eskuburdinengatik. Plaza Castillatik Sotoraino eraman ninduten, gero han furgoneta txiki batean sartzeko eta Mecora joateko. Mecora goizaldeko 4.45etan iritsi ginen eta ziegara goizaldeko 5etan sartu ninduten. Hurrengo egunean bisita nuen goizeko 9etan, eta hasiera batean familiari oraindik diligentzietatik ez nintzela itzuli esan zioten. Azkenean bisita arazorik gabe egin genuen.”