Mis exclusivas

miércoles, septiembre 12

11 Septiembre: Olano espetxera



Gaur goizean, Madrilgo entzutegi nazionalean deklaratu ondoren, Garzon epaileak Juan Mari Olanoren espetxeratzea agindu du dela gutxi. Soto del Realen espetxeratuko dute.

- Olanok ez du deklaratu nahi izan.
- Bi delitu inputatu dizkiote: Talde armatuko kide izatea eta Donostiako manifestazioan buruturiko terrorismo delitua.
- Ondorioz fiskalak espetxeratzea eskatu du.
- Diligentzia berriak ireki dira Askatasunaren aktibitatearen inguruan eta 2006tik hainbat ikerketa egiten ari dira. Diligentzia hauetan oinarritua da Olanoren aurkako erabakia.
- Juan Mari 33/01 sumarioan askatasun egoeran zegoen, fiskalak bere egoera aldatzeko eskatu du espetxeratzea eskatuz.
- Defentsak bere aldetik Olanoren askatasuna eskatu du:

Entzutegi nazionalak afera honekiko konpetentzia falta duela salatu dute Iñako Oioaga eta Ione Goirizelaia abokatuek, afera Donostiako epaitegian dagoelako.
Askatasunaren sumarioa ez dago Garzonen esku, beraz ezin du honi dagokion erabakirik hartu, abokatuen arabera.
Ez dago inolako frogarik akusazio hauek egiteko, alderantziz eskubide zibil eta politikoen ukazio larria ematen da.

ASKATASUNAREN IRAKURKETA:

Askatasunatik erabaki hau salatzeaz gain, Olano lehenbailen aska dezatela exigitzen dugu.

Urrats errepresibo berriak iragarri zizkiguten, eta pasa den igandean ertzaintzak Donostian egin zuen sarraskia edo Olanoren espetxeratzea dira besteak beste urrats horiek.

30 urte baino gehiago daramatza Amnistiaren Aldeko Mugimenduak preso politikoekiko babesa eta elkartasuna antolatzen, herri honen aurkako errepresioa agerrarazi eta salatzen, gatazkaren izaera politikoa erakutsi eta konponbide politiko bat aldarrikatzen.

Orain dela 30 urte burutu ziren Amnistia Asteak gogotik egurtuak izan ziren, eta 30 urte geroago ikusten dugu Amnistiaren aldarrikapenak zigortua izaten jarraitzen duela. Baina orduan gertatu zen bezala, eta azken urteetan frogatu bezala, argi dago bide antzua dela errepresioarena.

Amnistiaren bidean indarrak bildu eta errepresioaren aurrean harresiak eraikitzeko garaia da. Horretarako ezinbestekoa da antolatzen jarraitzea, mobilizatzen jarraitzea. Dei egin nahi diegu herritarrei, inoiz baino indar gehiagorekin, eta Amnistiaren Aldeko Mugimendua behin eta berriz kolpatua den honetan, bide honetan lan egiten jarraitzera.