13 septiembre: Bi euskal abokatuak kondenatuak

Unai Errea eta Itziar Larraz, euskal preso politikoen bi abokatuak kondenatuak izan dira Parisko salbuespen tribunal eskutik. Unairen kontra, bost urteko espetxe zigorra ezarri dute, hauetarik 4 “surfis” delakoaren pean. Itziarren kontra berriz, bi urteko espetxe zigorra “surfis” pean. Biei, abokatu gisa lanean aritzea debekatu diete, Unairi 10 urtez eta Itziarri 5 urtez.
Askatasunak dioenez erabaki erabat politikoad da eta bere helburua hasiera –hasieratik, euskal preso politikoen defentsa trabatzea izan dela, beren defentsan lan egiten duten abokatuak kriminalizatuz.
Honakoa, Frantziako gobernuaren errepresio politikaren beste adierazpen bat da. Frantziako gobernuak Euskal Herriaren kontra inposaketa eta errepresioa erabiltzen du, arazo politikoa ukatuz eta bide zapaltzaileak erabiliz.
Askatasunaren alde eta eskubide demokratikoen defentsan lan egiteko deia luzatzen dugu honenbestez, ez baitute ez Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren lana, ez preso politikoen abokatuena, ez eta Euskal Herrian askatasunaren alde borrokatzeko grina ere geldituko

0 Comentarios:
Publicar un comentario
<< Home