Mis exclusivas

jueves, septiembre 13

13 septiembre: Bi euskal abokatuak kondenatuak


Unai Errea eta Itziar Larraz, euskal preso politikoen bi abokatuak kondenatuak izan dira Parisko salbuespen tribunal eskutik. Unairen kontra, bost urteko espetxe zigorra ezarri dute, hauetarik 4 “surfis” delakoaren pean. Itziarren kontra berriz, bi urteko espetxe zigorra “surfis” pean. Biei, abokatu gisa lanean aritzea debekatu diete, Unairi 10 urtez eta Itziarri 5 urtez.

Askatasunak dioenez erabaki erabat politikoad da eta bere helburua hasiera –hasieratik, euskal preso politikoen defentsa trabatzea izan dela, beren defentsan lan egiten duten abokatuak kriminalizatuz.

Honakoa, Frantziako gobernuaren errepresio politikaren beste adierazpen bat da. Frantziako gobernuak Euskal Herriaren kontra inposaketa eta errepresioa erabiltzen du, arazo politikoa ukatuz eta bide zapaltzaileak erabiliz.

Askatasunaren alde eta eskubide demokratikoen defentsan lan egiteko deia luzatzen dugu honenbestez, ez baitute ez Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren lana, ez preso politikoen abokatuena, ez eta Euskal Herrian askatasunaren alde borrokatzeko grina ere geldituko

miércoles, septiembre 12

12 septiembre: Euskal preso baten testigantza


“Mecotik goizeko 8tan atera nintzen eta epaiketa ordu 1etarako jada amaitua genuen. Kalabozoetan goizeko ordu batak arte egon nintzen itxoiten. Handik furgoneta txiki batean Plaza de Castillara eraman ninduten, eta segidan autobus handi batean sartu ninduten. Hor beste autobusa izorratu zen, eta gure arazo larrienak izan genituen. Autobuseko kaiolak txiki-txikiak dira, eta ia ia hermetikoak. Arazo elektriko baten ondorioz, haizeak ezin zuen sartu gure kaioletan, eta berehala kriston beroa eta haize falta nabaritu nuen.

Lehenengo momentuan, pentsatu nuen 5 minututako arazo bat zela, baina minutuak pasatzen ziren, eta egoera gero eta larriagoa zen. Nik eskuak bizkarrean lotuak nituenez (horrela 5 ordu pasatu nituen), ezin nuen kamiseta kendu, eta iada dutxatik atera bezala nengoen, erabat bustia. Hankekin presoak atearen kontra kolpeak ematen hasi giñen, baina pikoloek ez ziguten kasurik egiten. Egoera gero eta larriagoa ikusi nuen. Eta lasaitzen saiatu nintzen. Hala ere, zorabiatzen hasi nintzen eta ondoko kaioletan gutxienez pertsona bat konorte gabe gelditu zen. Berriro kolpeka eta oihukatzen, pertsona bat oso gaizki zegoela hasi ginen oihukatzen, baina pikoloek kasurik ez. Momentu batean, kaiolaren ate bat kolpeen eraginez, ireki zen, baina berehala pikolo batek itxi zuen. Egoera horretan nik uste dut ordu bat eta erdi egon giñela. Ni atearen behekaldetik haizea hartzen saiatu nintzen, baina nola esku burdinak atzeko aldean nituen jarrita, ezin nintzen asko mugitu. Bueno, azkenean haizea berriro sartzen hasi zen, eta hori bai lasaitasun handia izan zela, zeren jendea jada oso urduri zegoen, eta egoera oso zail batean. Ni guztiz bustita nengoen, aurpegian tanta pilo nituen, eta ezin kendu eskuburdinengatik. Plaza Castillatik Sotoraino eraman ninduten, gero han furgoneta txiki batean sartzeko eta Mecora joateko. Mecora goizaldeko 4.45etan iritsi ginen eta ziegara goizaldeko 5etan sartu ninduten. Hurrengo egunean bisita nuen goizeko 9etan, eta hasiera batean familiari oraindik diligentzietatik ez nintzela itzuli esan zioten. Azkenean bisita arazorik gabe egin genuen.”

11 Septiembre: Olano espetxera



Gaur goizean, Madrilgo entzutegi nazionalean deklaratu ondoren, Garzon epaileak Juan Mari Olanoren espetxeratzea agindu du dela gutxi. Soto del Realen espetxeratuko dute.

- Olanok ez du deklaratu nahi izan.
- Bi delitu inputatu dizkiote: Talde armatuko kide izatea eta Donostiako manifestazioan buruturiko terrorismo delitua.
- Ondorioz fiskalak espetxeratzea eskatu du.
- Diligentzia berriak ireki dira Askatasunaren aktibitatearen inguruan eta 2006tik hainbat ikerketa egiten ari dira. Diligentzia hauetan oinarritua da Olanoren aurkako erabakia.
- Juan Mari 33/01 sumarioan askatasun egoeran zegoen, fiskalak bere egoera aldatzeko eskatu du espetxeratzea eskatuz.
- Defentsak bere aldetik Olanoren askatasuna eskatu du:

Entzutegi nazionalak afera honekiko konpetentzia falta duela salatu dute Iñako Oioaga eta Ione Goirizelaia abokatuek, afera Donostiako epaitegian dagoelako.
Askatasunaren sumarioa ez dago Garzonen esku, beraz ezin du honi dagokion erabakirik hartu, abokatuen arabera.
Ez dago inolako frogarik akusazio hauek egiteko, alderantziz eskubide zibil eta politikoen ukazio larria ematen da.

ASKATASUNAREN IRAKURKETA:

Askatasunatik erabaki hau salatzeaz gain, Olano lehenbailen aska dezatela exigitzen dugu.

Urrats errepresibo berriak iragarri zizkiguten, eta pasa den igandean ertzaintzak Donostian egin zuen sarraskia edo Olanoren espetxeratzea dira besteak beste urrats horiek.

30 urte baino gehiago daramatza Amnistiaren Aldeko Mugimenduak preso politikoekiko babesa eta elkartasuna antolatzen, herri honen aurkako errepresioa agerrarazi eta salatzen, gatazkaren izaera politikoa erakutsi eta konponbide politiko bat aldarrikatzen.

Orain dela 30 urte burutu ziren Amnistia Asteak gogotik egurtuak izan ziren, eta 30 urte geroago ikusten dugu Amnistiaren aldarrikapenak zigortua izaten jarraitzen duela. Baina orduan gertatu zen bezala, eta azken urteetan frogatu bezala, argi dago bide antzua dela errepresioarena.

Amnistiaren bidean indarrak bildu eta errepresioaren aurrean harresiak eraikitzeko garaia da. Horretarako ezinbestekoa da antolatzen jarraitzea, mobilizatzen jarraitzea. Dei egin nahi diegu herritarrei, inoiz baino indar gehiagorekin, eta Amnistiaren Aldeko Mugimendua behin eta berriz kolpatua den honetan, bide honetan lan egiten jarraitzera.

martes, septiembre 11

10 septiembre: AAM prentsaurrekoa


Igande zorigarri bat atera zen festarako. Dena prest zegoen familiarekin, lagunekin eta txikiekin estropadetako giroa ikusteko. Nahiz eta jakin Amnistiaren Aurkako Mugimenduak deitutako manifestaldia ez zegoela onartuta, oso pertsona gutxik espero genuen igandean ikusi genuena eta goiko bideoan ikusi dezakezuena. Ondorioak: Hamar manifestari zauritu geratu zire. Hoien artean bi ospitalean daude oraindik eta bat egoera oso larrian. Ehunka kolpe eta 9 atxilotu. Hori da festa bat izan behaz zen eguneko balantzea.

Oihana Agirre, Amnistiaen aurkako mugimenduaren bozeramaileak esan zuenez, Bulevarrean ikusi genuenaren errua EAJ- rena izan zen. Horregatik datorren ostegunean Euskal Herriko jende guztia deituta dago batzokietan konzentratzera arratsaldeko 7-retan."EAJ- ri ASKI DA!!! izan behar diogu" esan zuen Agirrek.

Entzun ezazu prentsaurrekoa euskeraz (klik egin beheko laukiaren gainean)



Escuche la rueda de prensa en castellano (haga click en el recuadro de abajo)

9 Septiembre: Hitzik gabe

Con estas líneas, este blog da por finalizado el receso informativo del verano. No hemos estado parados sino que estoy proyectando una nueva idea web con mas funcionalidades y hacerla mas interactiva con todos vosotros. Trasladamos nuestro más cordial saludo a todas y todos que nos leen con asiduidad; deseamos que el merecido relajamiento de estas semanas les haya puesto a punto para proseguir la marcha con renovado entusiasmo y les animamos a que nos sigan dedicando ese maravilloso tiempo con que nos regalan.

P
Una imagen vale mas que mil palabras