13 febrero: Torturaren aurkako nazioarteko eguna

Espainiar gobernuak helburu argiarekin erabiltzen du tortura: Euskal herriaren independentziaren bidea oztopatzea. Erabilera basati hori, modu sistematizatuan egiten du gainera. Horren froga inkomunikazio egoeran ematen diren atxiloketekin batera ia kasu gehienetan ematen diren tortura testigantza gordinak. Zoritxarrez azken asteotan ere egoera hori errepikatu da, Gorka Lupiañez, Igor Portu, Mattin Sarasola... zerrenda luzeegia. Azken 30 urteotan 7000 Euskal herritarrek baino gehiagok jasan dituzte Torturak.
Datu beldurgarri horrek, Frankismoaren ondorengoa den espainiar estatuaren izaera ez demokratiko larria argi erakusten du. Tortura plangintza errepresibo oso baten ezinbesteko tresna da; Espainia batuaren proiektua kolokan jartzen duen edozein herritar inpunitate osoz, atxilotua, inkomunikatua, eta torturatu izan daiteke. Estrategia berean kokatzen ditugu presoen aurkako, dispertsio politika, jazarpen polizala edo ezker abertzaleko alderdi eta antolakunden aurkako ilegalizazio politika.
Salatu behar dugu guzti honen aurrean beraien burua abertzale eta demokratatzat duten PNV eta NaBairen jarrera. Aho txikiz adierazten dute torturaren, legez kanporatzeen, dispertsioaren... aurka daudela, ondoren Madrilen segurtasun indar torturatzaileei beraien babes osoa eskaintzeko.
Askatasunatik dei egiten dugu errepresioaren aurka herriz herri erantzun eta mobilizatzera, bai torturaren aurka, baita bizi dugun salbuespen egoeraren aurrean mobilizatzera ere.
Aski da!

0 Comentarios:
Publicar un comentario
<< Home