18 febrero: Torturaren aurkako konzentrazioa Donostian

Igor Portu, Mattin Sarasola eta Gorka Lupiañez gazteen tortura testigantza hurbilek beste behin aurrez aurre jarri gaituzte espainiar estatuan sistematikoki, euskal herritarren aurka eta independentziaren aldeko borrokarekin amaitzeko estrategia errepresiboaren baitan ematen den praktika basati honekin.
Tortura errealitate bat da Euskal HerrianIndar okupatzaileek euskal herritarrak torturatzen dituzte boterean dagoenaren aginduz, eta helburu politiko argiekin. Une honetan PSOE da torturaren erantzule nagusia, baina PNV eta NABAI alderdietatik etorri diren azken adierazpenek ere ez dute laguntzen torturaren desagerpenean. Ibarretxek azken tortura salaketak zalantzan jarri izanak eta aurrez NABAI-k segurtasun indarrak babestu izanak terrorismoaren aurkako borrokan, tortura kasu berriei bidea irekitzen die gure ustean.
PSOE-k aurrera daraman apostu errepresiboaren baitan torturak bere lekua du. Estatu demokratiko bezala bere burua aurkeztu arren, frankismoaren garairik ilunenetan bezala, tortura sinesgaitzak diren bertsio ofizialekin estaltzen saiatzen den estatuak gutxi du demokratikotik.
Orain 8 Guardia Zibilen auzipetzea etorri da Igor Porturen salaketaren harira. Ez da lehenengo aldia espainiar okupazio indarretako kideak deklaratzera doazela. Batzuk zigortuak izan dira, baita ondoren indultatuak ere. Finean, tortura praktika legala baita espainiar estatuan, inor zigortu dutenean ere unean uneko gobernuak prest egon dira torturatzaileak indultatu eta aske uzteko. Ondorioz, ez dugu sinisten epaitegietatik etorriko denik torturaren amaiera. Erantzunkizun politikoak daude praktika honen atzean.
Indar okupatzaileak euskal herritik alde egitea da torturarekin amaitzeko bide bakarra. Eta hori aldarrikatuko dugu datorren ostiralean Donostiako epaitegiaren aurrean buruko dugun konzentrazioan.
Konzentrazioa:
Lema: Torturatzaileak alde hemendik! Aski da!
Eguna: Otsailak 22, ostirala
Ordua: Eguerdiko 12ak.
Lekua: Donostiako epaitegiaren aurrea.
Antolatzailea: Amnistiaren Aldeko Mugimendua.

0 Comentarios:
Publicar un comentario
<< Home