Mis exclusivas

jueves, febrero 28

25 enero: Endika Iztueta


Oraindik argi ez dauden arrazoiengatik, gaur goizaldean, atzo gauean gaizki sentitu ostean, Endika Iztueta santurtziar iheslari politikoa hil egin da Praian, Cabo Verdeko hiriburuko ospitalean.

1985eko otsailean kanporatua izan zen Cabo Verdera, Ipar Euskal Herrian atxilotua izan ondoren, bertan errefuxiaturik zegoela. 22 urte eman ditu deportatuta Cabo Verden.

Egun, bikotekidearekin bizi zen, eta bere alaba Oihanarekin. Euskal Herrian bazuen beste seme bat, Aitor izenekoa.

Egun, erizain bezala egiten zuen lana hil den ospital berean. Hori dela eta, gaur sekulako mina zegoen ospitalean, hamarnaka eta hamarnaka izan direlarik Endikaren hilotza zegoen lekura hurbildu diren pertsonak. Bere Praiako etxea ere lagunez inguratuta egon da egun osoan.

Samina handia izan da ere Cabo Verden dauden beste lau deportatu eta haien senideen artean, bapateko heriotzak gogor kolpatu bai die.

Hilketa honen aurrean, argi eta garbi seinalatu behar da heriotza honen arduradun zuzena Espainiar Gobernua dela. Duela 22 urte deportatu, eta orain estradizioaren mehatxua ahotan ibili duen Javier Zaragozak Fiskal faxistak, zer esan behar du orain? Gorpua emango diogu estraditatzeko? Duela 6 urte Europako Terroristen zerrendan sartua izan zuten, inolako froga eta epaiketarik gabe. Ondoren Amerikar Estatu Batuetako Departamento de Estado delakoko zerrendan ere sartu zuten.

Ihesak, edo kasu honetan deportazioak, sekulako ondorioak utzi ditu deportatuak izan ziren kideengan. Kabo Berden, hiru dira jada bertan hildakoak, aurrez Juanra Aranburu eta Anjel Lete hil bai ziren. Deportazioa inon idatzi gabeko zigorra izan bazen ere, hamarnaka lagunei aplikatua izan zen eta herri txiroetara eramanak izan ziren. Bizitza izugarri zaila izan arren, deportatuek gogor borrokatu eta bertan bizitzea lortu izan zuten. Endikak beste klideekin batera 90ko hamarkadan lortu zuen Kabo Berdeko naziotasuna.

Espainiar gobernua Cavo Verden dauden deportatuen extradizioa lortzeko ahaleginetan ari denaren datuak ditugu. Gaur, Rubalcaba eta enparauei gure mesprezu osoa adierazten diegu, errepresioak herri honekin ezin izan duela eta ezin izango duela argi adieraztearekin batera.