Mis exclusivas

jueves, febrero 28

28 febrero: Kamaradak


Larunbata honetan, martxoak 1, Kamaradak Gazte Internazionalisten Sareak bere asanblada orokorra burutuko du. Duela hilabete batzuk sortutako sareak bere kimuak azalarazten ari ditu gutxinaka eta momentu honetan dinamika ezberdinetan inplikaturik gaude bete-betean. Asanbladan jorratuko diren puntu nagusienak: PNV-Iberdrola kolonialistak! kanpaina, Israel eta Coca-Colari boikota, internazionalismoari buruzko formazio liburuxka eta puntu potolo bezala Kamaradak Lezo-ko 2008ko Gazte Topagunean egingo duen lana. Animatu eta parte hartu!

27 febrero: Euskal presoei elkartasuna


Asteazken honetan, hilak 27 Gasteizko kanpusetik autobus bat abiatuko da Madrilgo Soto del Real eta Valdemoro espetxeetan dauden euskal preso politikoei elkartasuna adierazteko.

Autobusa goizaldeko 4:30etan abiatuko da Filologia fakultate atzekaldeko aparkalekutik. Egun osoko ekimena izango da eta gutxi gorabehera iluntzeko 9ak aldera iristea aurrikusten da.

Hemendik preso politikoen aldeko Martxa honetara etortzera deitu nahi ditugu ikasle guztiak.

Autobuserako apuntatzeko tokiak: Filologiako kafetegia, Olarizumendi eta Herrikoia tabernak.

26 febrero: Kldo Mitxelena aske geratu da


Koldo Mitxelena Oreretako herritarra ostiral arratsaldean atxilotu zuten Arette herrixkaren inguruan, mendira joana zenean. 2002ko ekainean 3 urteko espetxe zigorra eta 10 urtez frantziar estatuan egoteko debekua ezarri zioten, eta espetxean egon ondoren gaur egun Hendaian bizitza normala egiten zuen. Ezarritako balditza hausteaz akusatzen zuten eta larunbatean epaileak bera espetxeratzeko agindua eman zuen. Pau-eko espetxean sartu zuten eta gaur eguardiko 3etan izan du kanporatze epaiketa. Azkenean epaitegiak honako erabakia hartu du:

- Bi hilabeteko espetxe ezarri diote baldintza hausteagatik, baina ez ditu bete beharko.

- Berehala frantsez estatutik alde egiteko agindua jaso du.

25 febrero: Askapena: Elkartasun astea


Otsailaren 18tik 24ra munduko hainbat bazterretan Euskal Herriaren eskubideen aldeko astea egingo dute. 'Euskal Herriaren Lagunak' ekimenean biltzen diren hainbat taldeez gain, euskal diasporako kideak eta beste herri batzuetako eragile sozial eta politikoek ere hartuko dute parte ekimen hauetan.
Aurtengo deialdiaren karakterizazioa une politikoak markatuta dator, “Errepresioa ez da bidea, demokrazioa Euskal Herriarentzat” izango da lelo nagusia, eta tokian tokian modu ezberdinetara kaleratuko bada ere, denetan Euskal Herria nazio gisa aurkeztu eta dagozkion eskubide demokratikoak aldarrikatuko dira.
Espaniar gobernuaren jarrera ere salatuko da, ekimen asko eta asko espaniar enbaxada eta kontsulatuen aurrean izango dira, eta euskal gatazka konpontzeko errepresioa eten dezala aldarrikatuko da.
Gisa berean Euskal Herrian azken aspaldian bizi den salbuespen egoera salatuko da, hala nola, ANV-EAE eta EHAK alderdi politikoen suspentsioa eta ilegalizazio prozesua, Batasunako kideen atxiloketak, 18/98 epaiketa eta atxiloketak, datozen epaiketak, kontrolak, Euskal Herriaren aldeko lan politikoa eta sozialaren kriminalizazioa...

Otsailaren 18tik 24ra espaniar enbaxada eta kontsulatuen aurrean elkartaratzeak eta mobilizazioak egingo dira baita hitzaldiak, bideo-emenaldiak, afariak, erakusketak, eta batzarrak ere, munduko bazter askotan gainera: Gaztelan, Països Catalans-etan, Parisen, Portugalen, Holandan, Eiren, Italian, Uruguayn, Txilen, Argentinan, Wallmapun, Kolonbian, Venezuelan eta Mexikon.

Askapenatik bi mezu helarazi nahi diegu euskal herritarrei:

1.- Nazioartean Euskal Herriaren Lagunek ozen baino ozenago salatzen dute Euskal Herrian bizi dugun une politiko larria eta argi ikusi dute ezker abertzaleak mahai gainean daukala proposamen politiko bat gatazka konponpontzeko balio duena eta aukera politiko guztiei garapen-marko bat eskaintzen diena eta mahaitik altxatu zirenek, berriz, espaniar gobernuak eta PNV-k, ezker abertzalea kolpatu, ahotsik gabe utzi eta deuseztu nahi dutela, Euskal Herriari ostera ere iruzurra egiteko.
Espaniar estatuaren mozorro demokratikoa agerian geratzen ari da han-hemen, eta PNV-k ere gero eta ibilbide mugatuagoa du bere diskurtso autonomistarekin. Euskal Herriaren Lagunek, diasporak eta herri askotako eragile sozial eta politikoek Euskal Herria herri bat dela eta berarentzako konponbide demokratikoa aldarrikatzen dute eta egoeraren larriaz jakitun dira.

2.- Euskal Herriaren Lagunek egiten duten lana izugarria da: inperioaren hedabideen intoxikazio eta manipulazioei aurre egin, bai eta jazarpen polizialari, eta era guztietako presioei ere. Euskal Herriaren Laguna izatea ez da debaldekoa, baina, hala ere, herri honen sektore batek egiten duen lana eta borrokak etxean segiko duen bezala, segiko du kanpoan hainbat eta hainbat lagunen elkartasun lanak.
Gure aldetik, horrelako lagunekin zorra kitatzeko modurik onena gure herri proeiktuarekin aurrera segitzea da eta eguneroko lan eta borroketan munduko beste herri borrokalarien alde lan egitea

18 febrero: Torturaren aurkako konzentrazioa Donostian


Igor Portu, Mattin Sarasola eta Gorka Lupiañez gazteen tortura testigantza hurbilek beste behin aurrez aurre jarri gaituzte espainiar estatuan sistematikoki, euskal herritarren aurka eta independentziaren aldeko borrokarekin amaitzeko estrategia errepresiboaren baitan ematen den praktika basati honekin.

Tortura errealitate bat da Euskal HerrianIndar okupatzaileek euskal herritarrak torturatzen dituzte boterean dagoenaren aginduz, eta helburu politiko argiekin. Une honetan PSOE da torturaren erantzule nagusia, baina PNV eta NABAI alderdietatik etorri diren azken adierazpenek ere ez dute laguntzen torturaren desagerpenean. Ibarretxek azken tortura salaketak zalantzan jarri izanak eta aurrez NABAI-k segurtasun indarrak babestu izanak terrorismoaren aurkako borrokan, tortura kasu berriei bidea irekitzen die gure ustean.

PSOE-k aurrera daraman apostu errepresiboaren baitan torturak bere lekua du. Estatu demokratiko bezala bere burua aurkeztu arren, frankismoaren garairik ilunenetan bezala, tortura sinesgaitzak diren bertsio ofizialekin estaltzen saiatzen den estatuak gutxi du demokratikotik.

Orain 8 Guardia Zibilen auzipetzea etorri da Igor Porturen salaketaren harira. Ez da lehenengo aldia espainiar okupazio indarretako kideak deklaratzera doazela. Batzuk zigortuak izan dira, baita ondoren indultatuak ere. Finean, tortura praktika legala baita espainiar estatuan, inor zigortu dutenean ere unean uneko gobernuak prest egon dira torturatzaileak indultatu eta aske uzteko. Ondorioz, ez dugu sinisten epaitegietatik etorriko denik torturaren amaiera. Erantzunkizun politikoak daude praktika honen atzean.

Indar okupatzaileak euskal herritik alde egitea da torturarekin amaitzeko bide bakarra. Eta hori aldarrikatuko dugu datorren ostiralean Donostiako epaitegiaren aurrean buruko dugun konzentrazioan.


Konzentrazioa:

Lema: Torturatzaileak alde hemendik! Aski da!
Eguna: Otsailak 22, ostirala
Ordua: Eguerdiko 12ak.
Lekua: Donostiako epaitegiaren aurrea.
Antolatzailea: Amnistiaren Aldeko Mugimendua.

14 febrero: Greba orokorra


Asktasunari esker, hauek dituzue gaurko grebako datuak:

Atxilotuak: 22

Polizien kargetan zaurituak: 25 baino gehiago.

Poliziaren kargak: Gutxienez 12 (Ertzaintzak 9 eta polizia nazionalak 3).

Identifikazioak: gutxienez 339
- ertzaintzak: 253
- polizia nazionalak: 86

Identifikatutako kotxeak:
Egondako kotxe karabana guzietan kotxe guzien matrikulak hartu ditu ertzaintzak. Ezin dugu datu zehatzik eman, baina 1000 kotxe baino gehiago identifikatu dituztela baiezta dezakegu.
HERRIALDEZ HERRIALDE:

BIZKAIA:

Bilbo:

Errekalde auzoan:

Atzo propaganda lanetan ari ziren 10 pertsona identifikatu zituen ertzaintzak.
Gaur piketeetan parte hartzen ari ziren bi pertsona identifikatu dituzte.

Bilbo zaharrean:

Atzo propaganda egiten ari ziren 5 pertsona identifikatu zituzten.

Alde Zaharrean:

12 pertsona identifikatuak pikete informatiboetan.

Bilbo erdian pertsona bat identifikatu dute pikete informatiboetan.

Deustun 3 pertsona identifikatu dituzte pikete informatiboetan.

San Inazio auzoan 3 pertsona identifikatu dituzte pikete informatiboetan.

Errekalde 2 pertsona identifikatu dituzte pikete informatiboetan.

Santutxun bi pertsona identifikatu dituzte pikete informatiboetan.

Bilbon Ertzaintzak atxilotuak Greba egunean.

- Olatz Gallo Martinez
- Itxaso Viñe Minayo
- Jon Mikel Iturriaga
- Patxi Ramos
- Iñigo Larrondo

Akusazioa: desordenes publicos, lesiones, coacciones

Bilboko Miribilla auzoan, zementuz betetako bidoiei kateatu dira
errepidean. Ertzaintzak atxilotu ditu:

- Lur Gallastegi Zendegi
- Hegoa Ugalde Villa
- Juncal Gonzalez Monte
- Irati Martinez Maeza
- Mikel Sanchez Zabala
- Goiuri Mendez Otaegi

- Atxilotuak bihar pasako dira epailearen aurretik, gaur ez dute deklaratu nahi izan poliziaren aurrean. Desordena publikoak, Koakzio laborala, trafikoa etetea eta batzuei pertsona bati lesioak eragitea ere akusatzen diote.




Galdakaon:

Goizean propaganda jartzen ari ziren 20 pertsona identifikatuak.

Basauri:

Arratsaldean propaganda lanetan zebiltzan 6 pertsona identifikatuak.


Erromo:

Pikete informatiboetan parte hartzen ari ziren 15 herritar baino gehiago identifikatu ditu ertzaintzak.

Sestao:

2 Pertsona atxilotu ditu ertzaintzak metro gaineko zubi batera zintzilikatu ondoren.
Ondoren herrian izandako pikete eta propaganda lanetan zebiltzan beste 3 pertsona atxilotu ditu ertzaintzak.
Manifestazioan ertzaintzaren kargak eta hainbat pertsona jipoituak.
Atxilotuetako bat behintzat ospitalera eraman dute eta beste bat eskaloiarekin dago. Sekulako jipoia jaso dutela salatu dute. Atxilotuak aske daude.

Portugalete:

Propaganda lanetan ari ziren 20 pertsona baino gehiago identifikatu ditu ertzaintzak.
Pikete informatiboen aurka 3 aldiz kargatu du ertzaintzak eta Alberto Bonilla atxilotu dute. 10 pertsona jipoituak izan dira, askok ubeldurak dituzte. Presio poliziala izaugarria izan da goizean. Atxilotua aske dago.

Santurtzin:

Propaganda lanetan ari ziren 20 pertsona identifikatuak.
Pertsona bat jipoitu du ertzaintzak karga batean.

Barakaldo:

20 pertsona identifikatuak propaganda lanetan ari zirela, eta jazarpen polizial handia.

Leioa:

Bidemozketa egin duten ikasleen aurka oldartu da botitz ertzaintza pankarta kenduz, hainbat pertsona identifikatuz.

GIPUZKOA:

Pasaia:

3 lagun identifikatu ditu ertzaintzak pikete informatiboetan parte hartzen ari zirela, tartean ezker abertzaleko zinegotzia.

Arratsaldeko manifestazioa burutzen ari zirela kotxe batek manifestarien aurka egun du egoera larria sortuz. Zauritu larririk ez da egon. Kotxea: Citroen C4 grisa, 3900 SGR.

Ordizia:

Institutotik atera diren 7 gazte identifikatu ditu ertzaintzak goizean.

Bergara:

9 pertsona identifikatuak pikete informatiboetan parte hartzen ari zirela. Ertzaintza pikete informatiboak jarraitzen ibili da.

Zarautz:

Ertzaintzaren presentzia nabaria. Tira birak izan dira pikete informatiboetan.

Azkoitia:

Atzo propaganda lanetan ari ziren 2 pertsona identifikatuak eta gaur 4.
Kotxe karabanan matrikulak hartu dizkiete kotxeei.

Azpeitia:

Pikete informatiboa jarraitzen ibili da ertzaintza eta pertsona bat atxiloturik eraman dute. Ioritz Aizpuru. Desobedientzia delituaz akusatzen dituzte. Ertzaintzaren presentzia oso nabarmena izan da egunean zehar. Manifestari eta ertzainen artean eztabaidak izan dira eta ertzain batek besteak beste honakoak bota ditu: “Soy español con mucho orgullo, mejor que ser unos putos nazis como vosotros, que sois unos perritos nazis”.

Atxilotua aske utzi dute arratsaldean eta asteartean epaiketa azkarra izango duela adierazi diote.

Kotxe karabanan parte hartu dute kotxe guzien matrikulak hartu ditu ertzaintzak.

Urnieta:

Atzo goizean grebako propaganda jartzen ari ziren 3 herritar identifikatu zituen ertzaintzak.
Arratsaldean 40 pertsona konzentrazioa burutzen ari ziren eta ertzaintzak pankartako 3 lagun identifikatu ditu.

Beasain:

Beasaingo institutuan hainbat ikasle identifikatzen ditu ertzaintzak.

Arrasate:

Ertzaintzaren presentzia oso nabarmena izan da egunean zehar. Ertzaintzaren helikopteroa ibili da herriaren gainean.
Orereta:

Goizetik presentzia poliziala oso nabarmena izan da eta piketeetan 10 pertsona identifikatu dituzte.
Manifa aurretik eta manifan zehar ertzaintzak kargatu egin du 2000 lagun baino gehiagoren aurka eta 15 pertsona gutxienez zaurituak izan dira, porrazo eta gomazko peloten ondorioz. Pertsona bat atxilotu du ertzaintzak eta pertsona hau ere kopeta irekita anbulategira eraman dute.
Arratsaldeko manifestazioaren amaieran ertzaintzaren karga bortitza.

Andoain:

Kotxe karabanan jendea identifikatzen ibili da ertzaintza eta 10 pertsona gutxienez identifikatu dituzte. Manifestazio burura hurbildu da ertzaintza eta tentsio uneak izan dira eta pankarta zeramatenak identifikatu egin dituzte.
Arratsaldean bi pertsona identifikatu dituzte kotxe karabanan eta kotxe guziei matrikulak hartu dizkiete.

Oiartzun:

Goizean buruturiko kotxe karabanan 7 pertsona identifikatu dituzte.
Arratsaldean Al Campo-ra hurbildu diren 150 lagunen aurka bi aldiz gogor kargatu du ertzaintzak eta jende egurtu dute. Ubeldurekin hainbat herritar eta 10 pertsona identifikatuak izan dira.

Hernani:

Kotxe karabanan parte hartzen ari zen kotxe bat gelditu eta miatu du ertzaintzak, bertan zioazenak ere identifikatu dituztelarik. Ondoren kotxe karabana oztopatzen ibili dira.

Soraluze:

Pertsona bat identifikatu du ertzaintza keta esan dio koakzioagatik salaketa sartuko diotela.

Donostian:

Arratsaldean propaganda lanetan ari zen gazte bat atxilotu du ertzaintzak, 18:00etan. Autoritateari eraso egiteaz akusatua. Kalean geldituko da gaur gauean.
Pikete informatiboetan parte hartzen ari ziren herritarrak identifikatu dituzte Egia eta Martutene auzoetan.
Ibaetako kanpusean hainbat pertsona identifikatu ditu ertzaintzak. Ikasleek seguraten harrokeria salatu dute.

NAFARROA:

Lizarra:

Herriaren sarreretan Guardia Zibilak kontrolak ipini ditu. Presentzia poliziala oso handia egun osoan zehar.
Arratsaldean Guardia Zibila 100 pertsonatako konzentrazioaren aurka oldartu da.

Altsasu:

Guardia Zibilak ez du utzi eguardiko 12etan egin asmo zen konzentrazioa egiten.
Eguardia Guardia Zibilak herria okupatu du.

Iruñako Alde Zaharra:

Arratsaldeko manifestazioa amaituta istiluak hasi dira alde zaharrean eta polizia sartu da bertara. Alde zaharrean zeuden hainbat pertsona kolpatu ditu poliziak, eta berezi pertsona bati izugarrizko jipoia eman diotela jakin dugu.

Atarrabia:

Goizean polizia nazionalak pikete informatiboetan parte hartzen ari ziren 7 pertsona identifikatu eta bat atxiloturik eraman dute esprai bat zeramalako.

Gares:

Arratsaldean Guardia Zibilak 30 pertsona identifikatu ditu.

Baztan:

6 pertsona identifikatu ditu Guardi Zibilak.

Bera:

Guardia Zibilak hainbat pertsona identifikatzen ditu.

Berriozar:

Polizia nazionalak kargatu egin du Eroskin eskuorriak banatzen ari ziren 150 herritarren aurka.

Landabeneko poligonoan:

Goizean zehar, Landaben poligonoan presentzia poliziala oso nabaria izan da. Goizeko 9’30etan, PNk 15 pertsona identifikatu ditu.

Burlata:

Goizean zehar, Polizia Nazionalak 4 pertsona identifikatzen ditu Burlatan.

Elizondo:

Arratsaldeko 18etan, Elizondoko Udaletxean jarrita zegoen pankarta Udaltzainak kendu dute. Jendea hurbildu zaie eta udaltzainek esan diete Udaletxeko agindua zela pankarta kentzea. Esan beharra dago Baztango Alkatesa (NABAI) Guardia Zibilarekin bilduta egon dela.

Otsagi:

Guardia Zibilak 2 minutu eman dizkie konzentrazioa sakabanatzeko. Hauek ukatu ondoren jendea identifikatzeari ekin diote.

Zaraitzu:
Guardia Zibilak 2 minutu eman dizkie konzentrazioa sakabanatzeko. Hauek ukatu ondoren jendea identifikatzeari ekin diote.

Iturrama:

Udaltzaingoak pertsona bat atxilotu du eta telefono kabinetan kalteak egitea egozten diete.

Polizia nazionalak hainbat gazte identifikatu ditu institutoan.
20 pertsona identifikatu dituzte polizia nazionalak eta polizia foralak.

Txantrea:

Pozia foralaren 3 furgonetak hainbat pertsona identifikatzen ditu.

ARABA:

Gasteiz:

Gasteizko Kanpusean ertzaintzak 35 ikasle identifikatu ditu protesta batean parte hartzen ari zirela eta 25 minutuz eduki dituzte erretenituak.

Askatasunaren irakurketa:

Jaurlaritzak eta Nafar gobernuak beraien makinaria errepresibo guzia martxan jarri dute gaur goiz goizetik greba eguna baldintzatzeko helburuarekin. Milaka ertzain eta polizia nazional mobilizatu dituzte bizitzen ari garen aro errepresiboaren aurrean protesta egin nahi izan duten herritarrak beldurtu eta isiltzeko. Protesta egun honetan parte hartzen ari diren hainbat herritar identifikatuak, kolpatuak, atxilotuak eta jazarriak izaten ari direla salatu beharrean aurkitzen gara.

Honez gain, patronalaren errepresioa ere aipatzekoa izan da, hainbat langile mehatxatuak eta presionatuak izan baitira greba honetan parte har ez zezaten.

Baina oztopo, eraso eta jazarpen guzi hauez gain goiz goizetik milaka eta milaka herritarrek “Aski da!” ohiukatu dute. Apustu errepresiboak erantzun argia izan du gaur Euskal Herriko lantegi, ikastetxe eta kaleetan. Errepresioaren aurkako harresia eraikitzeko bidean urrats garrantzitsua izan da gaur euskal herrian burutu den greba orokorra. Eta hau da aurrera begira erakutsi behar dugun jarrera. Herri honetan duintasunak ezartzen dizkio mugak errepresioari, eta gaurko egunean mezu argia jaso dute Zapaterok eta Rubalcabak: errepresioak ez ditu euskal herritarrak belaunikatuko.

Amaitzeko, gaur erakutsitako determinazio eta jarreraz errepresioaren aurrean antolatzen eta erantzuten jarraitzeko deia luzatzen dugu Askatasunatik.

13 febrero: Torturaren aurkako nazioarteko eguna


Espainiar gobernuak helburu argiarekin erabiltzen du tortura: Euskal herriaren independentziaren bidea oztopatzea. Erabilera basati hori, modu sistematizatuan egiten du gainera. Horren froga inkomunikazio egoeran ematen diren atxiloketekin batera ia kasu gehienetan ematen diren tortura testigantza gordinak. Zoritxarrez azken asteotan ere egoera hori errepikatu da, Gorka Lupiañez, Igor Portu, Mattin Sarasola... zerrenda luzeegia. Azken 30 urteotan 7000 Euskal herritarrek baino gehiagok jasan dituzte Torturak.

Datu beldurgarri horrek, Frankismoaren ondorengoa den espainiar estatuaren izaera ez demokratiko larria argi erakusten du. Tortura plangintza errepresibo oso baten ezinbesteko tresna da; Espainia batuaren proiektua kolokan jartzen duen edozein herritar inpunitate osoz, atxilotua, inkomunikatua, eta torturatu izan daiteke. Estrategia berean kokatzen ditugu presoen aurkako, dispertsio politika, jazarpen polizala edo ezker abertzaleko alderdi eta antolakunden aurkako ilegalizazio politika.

Salatu behar dugu guzti honen aurrean beraien burua abertzale eta demokratatzat duten PNV eta NaBairen jarrera. Aho txikiz adierazten dute torturaren, legez kanporatzeen, dispertsioaren... aurka daudela, ondoren Madrilen segurtasun indar torturatzaileei beraien babes osoa eskaintzeko.

Askatasunatik dei egiten dugu errepresioaren aurka herriz herri erantzun eta mobilizatzera, bai torturaren aurka, baita bizi dugun salbuespen egoeraren aurrean mobilizatzera ere.

Aski da!

10 febrero: Askatasunaren prentsa oharra


Espainiar estatuak egunez egun zehaztua duen plangintza errepresiboaren urrats bat gehiago da Barrena eta Urrutiaren espetxeratzea.

Ordezkari politikoen atxiloketa, inkomunikazioa, espetxeratze eta sakabanatzeak ageri agerian uzten dute beste behin espainiar demokraziak duen kalitatea. Edozein estatutan eskandalu politiko izugarria litzatekeen gertaera hau, eguneroko ogia bihurtu zaigu Euskal Herrian. Tortura, ordezkari politikoen espetxeratzea, alderdi politikoen ilegalizazioa, 700 preso politiko, biltzeko eta manifestatzeko eskubideen urraketa. Hauek dira espainiar demokraziaren ezaugarriak.

EAJ eta NABAI alderdiek ere erantzunkizun argia dute bizitzen ari garen aro errepresiboan. Beraien botere interesak lehenetsiz, independentziaren aldeko borrokarekin amaitzeko estatu zapaltzaileen ezinbesteko aliatu direlako gaur egun.

Errepresioaren bidez mugimendu politiko oso bat ezabatzeko apostuak kapitulu berriak ekarriko dizkigu epe laburrean. Baina azken urteek erakutsi digute errepresioa antzua dela gatazka politikoa bizi duen herri honen aurka.

Errepresioari herriz herri erantzuteko deia luzatzen dugu Askatasunatik, datozen egun eta asteetan burutuko diren ekimenetan parte hartuz.

7 febrero: Amnistiaren aldeko mugimendua Ordiazian


Aupa! Hemen bidaltzen dizuet Ordiziako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak osatu duen egitaraua Torturaren aurkako egunari begira.


1981ko otsailaren 13an, Joseba Arregi euskal gudaria Guardia Zibilaren eskutik jasandako torturen ondorioz eraila suertatu zen Intxaurrondoko koartelean. 27 urte igaro badira ere, euskal herrian polizi guztiek modu sistematiko batean erabiltzen dute tortura. Ez dago 1981era joaterik tortura kasuak bilatzeko,, hor ditugu pasa den hilabetean Lupiañez, Sarasolak eta Portuk, Guardia Zibilaren eskutik jasandako tortura salaketak.

Ez dago Guantanamora edo Irakeko Abbu Graibera joan beharrik torturatuak izan diren pertsonak bilatzeko. Torturaren Aurkako Taldeak (TAT) egiten ari den zentsuan, Ordizian badira 100dik gora torturatuak izan diren bizilagunak.
Egun seinalatu hori gogoratzeko asmoz eta torturaren berri emateko Ordiziako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak zenbait ekintza antolatu ditu:

-Otsailak 12, asteartea: Bideo emanaldia eta hitzaldia, TATeko kide eta preso ohia den Karlos Ioldi ataundarraren eskutik. 19:30tan Barrena kulturetxean.


-Otsailak 13, asteazkena: Goizean zehar torturaren inguruko informazioa zabalduko da eskuorrrien bidez. Egun osoan tortura metodo ezberdinak azaltzen duten panel informatiboak egongo dira herriko kaleetan.



Ordiziako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak herritar guztiak gonbidatzen ditu antolatutako ekintzetan parte hartu dezaten.

6 febrero: Atxiloketa berriak: Ainhoa Adin, Jaques Morio eta Jean Noel Etxeberri


Jaques Morio militante independentista okzitaniarra atxilotu dute gaur goizaldea Pau-en.

2004ko abenduan emandako operazio baten harira etorri da gaurko atxiloketa, operazio hartan atxilotuak izan ziren besteak beste Robert Arricau, Jean-Francois Lefort.

Atxiloketaren agindua Parisetik etorri da eta oraintxe amaitu da poliziak bere etxean egin duen miaketa. Adierazi dutenez miaketaren ondoren Baionako komisaldegira eramango dute.

Jaques Morio atxilotu duten operazio berdinarekin loturik atxilotu dute gaur goizean. Jean Noel Robles Arangis

25 enero: Endika Iztueta


Oraindik argi ez dauden arrazoiengatik, gaur goizaldean, atzo gauean gaizki sentitu ostean, Endika Iztueta santurtziar iheslari politikoa hil egin da Praian, Cabo Verdeko hiriburuko ospitalean.

1985eko otsailean kanporatua izan zen Cabo Verdera, Ipar Euskal Herrian atxilotua izan ondoren, bertan errefuxiaturik zegoela. 22 urte eman ditu deportatuta Cabo Verden.

Egun, bikotekidearekin bizi zen, eta bere alaba Oihanarekin. Euskal Herrian bazuen beste seme bat, Aitor izenekoa.

Egun, erizain bezala egiten zuen lana hil den ospital berean. Hori dela eta, gaur sekulako mina zegoen ospitalean, hamarnaka eta hamarnaka izan direlarik Endikaren hilotza zegoen lekura hurbildu diren pertsonak. Bere Praiako etxea ere lagunez inguratuta egon da egun osoan.

Samina handia izan da ere Cabo Verden dauden beste lau deportatu eta haien senideen artean, bapateko heriotzak gogor kolpatu bai die.

Hilketa honen aurrean, argi eta garbi seinalatu behar da heriotza honen arduradun zuzena Espainiar Gobernua dela. Duela 22 urte deportatu, eta orain estradizioaren mehatxua ahotan ibili duen Javier Zaragozak Fiskal faxistak, zer esan behar du orain? Gorpua emango diogu estraditatzeko? Duela 6 urte Europako Terroristen zerrendan sartua izan zuten, inolako froga eta epaiketarik gabe. Ondoren Amerikar Estatu Batuetako Departamento de Estado delakoko zerrendan ere sartu zuten.

Ihesak, edo kasu honetan deportazioak, sekulako ondorioak utzi ditu deportatuak izan ziren kideengan. Kabo Berden, hiru dira jada bertan hildakoak, aurrez Juanra Aranburu eta Anjel Lete hil bai ziren. Deportazioa inon idatzi gabeko zigorra izan bazen ere, hamarnaka lagunei aplikatua izan zen eta herri txiroetara eramanak izan ziren. Bizitza izugarri zaila izan arren, deportatuek gogor borrokatu eta bertan bizitzea lortu izan zuten. Endikak beste klideekin batera 90ko hamarkadan lortu zuen Kabo Berdeko naziotasuna.

Espainiar gobernua Cavo Verden dauden deportatuen extradizioa lortzeko ahaleginetan ari denaren datuak ditugu. Gaur, Rubalcaba eta enparauei gure mesprezu osoa adierazten diegu, errepresioak herri honekin ezin izan duela eta ezin izango duela argi adieraztearekin batera.

24 enero: Eneko Galrraga Atxilotuta


Bilabonako euskal iheslari politikoa Urruñako bere etxean atxilotu dute 12ak inguruan.

Baionako komisariatik bere amari deitzeko aukera izan du eta atxilotuta zegoela esan die.

Espainiako entzutegi nazionalak bere aurkako euroagindua eskatu zuen, eta eskaera honi erantzunez atxilotu dute gaur goizean.


Askatasunaren irakurketa:

Askatasunatik euskal iheslari politikoek bizi duten jazarpena salatu nahi dugu eta zentzu honetan kokatu nahi dugu Enekoren atxiloketa.

Errepresio estrategiaren baitan iheslarien aurkako atxilotze, espainiaratze eta espetxeratze ugariren lekuko izaten ari gara azken hilabeteetan, espainia beste hainbat estaturekin bultzatzen ari den aliantza errepresiboaren baitan.

Kasu honetan frantziar estatuaren erantzunkizuna azpimaratu nahi dugu, espainiar estrategia errepresiboarekin eskuz esku lanean ari delako euskal independentisten aurkako gurutzadan.

Mobilizazioetan parte hartzeko deia luzatzen dugu.

21 enero: Poliziaren presioak


Blog honek arazoak izan ditu Estatuko poliarekin eta 3 hilabetez lortu dute berririk ez sartzea, ez prentsaurrekoetara joan, ez manifestaldietara... Gaurtik aurrera Euskal Herriko Berriak web orria berriz martxan jartzen da, Euskal Herri osoan gertatzen ari diren gauzak besteei jakinaraziz. Azkenenan nahiz eta presio hauek sufritu lortuko dugu Euskal Herriaren askatasuna lortzen.