Mis exclusivas

miércoles, junio 6

5 junio: AMNISTIA EGUN NAZIONALAREN EGITARAUA AURKEZTEKO PRENTSAURREKOA.


77ko Amnistia asteetatik 30 urte igaro dira eta gertaera haiek zein inguratu zituzten testuinguruak esangura handia duela uste dugu Euskal Herriak gaur bizi duen egoeran.

Orduko gertaerak zuzenean bizi izan ditugunok, baita orduan jaio ez baina gaur orduan egindakoaren ondorioak bizi ditugunok ere, gezurrezko demokrazian bizi garenok hain zuzen, Amnistiaren aldeko ekimena bultzatzen dugu.

77an aldaketa politikoa nahi zuen gizarteak eta aldaketa politiko horren ibilbidean amnistia mugarri ezinbestekoa zen. Testuinguru horretan izan ziren Amnistia asteak.

Amnistiarik ez zen egon eta aldaketa benetakorik ere ez. Indultua “amnistiaren lege” izenarekin jantzi zuten eta erregimen frankistaren zutabeak aldatzen ez zituen estatusaren mantenuari “demokraziaren erreforma” deitu zioten.
Amnistia ez zen egon, arrazoi nabarmenengatik:

- Preso eta iheslariak izateko arrazoiak bere horretan mantendu zirelako, segituan betez kartzela eta erbestea euskal militante eta errepresaliatuez.
- Indultuak bilatzen zituen irtenbide pertsonalen itzalean ezkutatu nahi izan zuten irtenbide benetakoa eman ez izana.

Hau guztia inposizioaren bidetik gauzatu zen. Herri aldarrikapenei entzun gor eginez eta herriaren hitza ahalbidetu gabe.

77 eta 07ko gaurko egoerek badute antzekotasunik. Orduan eman ez zen aldaketa politikoa eta amnistiak, gaurko egoera esplikatzen dute. Gaur indarrean diren aldarrikapen eta premiak dira.

Orduko akatsa berriro ez errepikatzea funtsezkoa ulertzen dugu eta jarrera politikoak norabide berri batean jarri behar dira horretarako. Gatazka konpontzen ez duten eztabaida eta posizioak alboratuz.

Euskal Herriak amnistia behar du. Aldarrikapen guztiz demokratikoa da eta konponbide ibilbide batean ezinbesteko mugarri ulertzen dugu.

- Egitaraua

FORU PLAZAN:
- 11:00 Herri kirolak
MUSIKA PLAZAN:
- 12.00 Bertsolariak- 13.00 Ekitaldi politikoa- 18:30 Rock Kontzertua (Betagarri eta Sagarroi)
KOLDO MITXELENA PLAZAN
- 12.00 Txan Magoa- 14.30 Bazkari Herrikoia - 17.00 Berbena (Estanga Anaiak)
ORERETA IKASTOLA
- Haurren gunea egun osoan zehar
XENPELAR KULTUR ARETOA
- Erakusketa eta DVD emanaldia egun osoan zehar
KALE ANIMAZIOA
- Trikitilariak, dultzaineroak, txaranga, batukada, zankoak, buruhandiak...
POLIGONOAN:
- Parking -a autobus eta kotxeentzat.

http://www.youtube.com/watch?v=BddZMKrDrQk