Jokin, gogoan zaitugu

Jokin, 18/98 sumarioan auzipetuta zegoen.Ezker abertzaleak Jokin Gorostidi zena omendu du gaur Deban (Gipuzkoa). HBko buruzagi historikoa iragan asteartean hil zen, eta Udaletxeko plazan eman diote gaur azken agurra.Ekitaldian ehunka lagunek hartu dute parte, eta han izan dira, besteak beste, Arnaldo Otegi, Jone Goirizelaia, Pernando Barrena, Joseba Permach eta Juan Jose Petrikorena Batasuneko buruzagiak; Rafa Diez Usabiaga LAB sindikatuko idazkari orokorra eta 18/98ko auzipetuak. Arnaldo Otegik adierazi du Frantziako eta Espainiako estatuek Euskal Herriarekin duten "arazoa" ezin dela "errepresioarekin" konpondu, eta horri "konponbide demokratikoa" baino ezin zaiola eman.Itziar Aizpuruak, Gorostidiren alargunak, bestalde, "PSOEren politika zapaltzaileari" egotzi dio Jokinen heriotza, 18/98 auzian auzipetuta baitzegoen.Halaber, ETAren anagrama zuen pegatina Gorostidiren gorpuari berak jarri ziola aitortu du, baina ukatu egin du hura erakunde armatua omentzeko egin zuela. Aditzera eman duenez, Jokin ETAren azken erabakiarekin ados zegoelako jarri zion eranskailua, su-etenaren iragarpena zeharka aipatuta |
0 Comentarios:
Publicar un comentario
<< Home